Mostrando entradas con la etiqueta Egunkaria. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Egunkaria. Mostrar todas las entradas

lunes, 19 de mayo de 2008

Egunkaria

Maiatzak 19:

Gaurko saioa bi orduko izan da eta 11:00 hasi dugu klasea. Bertan power pointean egindako unitate didaktikoen aurkezpenak egin ditugu. 3 taldek egin dugu aurkezpena eta 3rak desberdinak izanik haurrekin lantzeko gai oso interesgarriak direla iruditu zaizkit. Auzkezpenak egin ostean bakoitzak bere blogera power pointa igo du edonork ikus dezan.

lunes, 12 de mayo de 2008

Egunkaria

Maiatzak 12:
Gaurko klase teorikoan azterketari buruz hitzegin ostean teoriarekin jarraitu dugu, aurreko astelehenean emandako gaiaren jarraipenarekin hain zuzen ere eta gaurko klasearekin teoriari bukatutzat eman diogu, teoriako azken klasea izan baita.

Klase praktikoan berriz, datorren astean egin beharreko aurkezpenaren lana egiten edota bukatzen aritu gara, irakaslea taldez talde nola goazen eta zer nolako gaiak landu ditugun begiratuz.

lunes, 5 de mayo de 2008

Egunkaria

Maiatzak 5: gaur, saio teorikoan
http://ordenadoresenelaula.blogspot.com/2008/02/el-desarrollo-de-competencias.html helbideko "El desarrollo de competencias informacionales y digitalea en el alumnado como eje para el uso pedagógico de las TIC en las aulas"artikulua komentatu dugu eta ondoren, pasadan astean landutako teoriarekin jarraitu dugu.

Saio praktikoan berriz, aurreko astean egindako power point-ari soinua sartu diogu; alde batetik ordenagailuan bertan agertzen diren soinuak eta beste alde batetik berriz, mikrofonoarekin gure ahotsarekin grabatutakoak.

Egunkaria

Apirilak 28: Saio teorikoan bideo bat ikusi dugu http://www.youtube.com/watch?v=IJY-NIhdw_4 eta ondoren komentatu. Honekin amaitu eta gero teoriarekin jarraitu dugu arlo berri batekin;IKT irakaskuntzan integratzen arloarekin hain zuzen ere, eta bukatzeko artikulu bat irakurtzeko esan digu.

Klase praktikoan berriz, power point-aren erabilera azaldu digu, eta irakasleak eginda zeukan power point-ari jarraituz bakoitzak bereaegin du bertan borobilak hirukiak...sartuz, hau da, estekak eta animazioa nola sartu behar ditugun azaldu dizkigu.

domingo, 20 de abril de 2008

Egunkaria

Astelehenean apirilak 14, teoriako klasean teknologia berriak hezkuntzan gaiarekin jarraitu eta bukatu dugu,bertan banatuta dauden bi gaiak landuz, alde batetik, teknologia berriek duten eragina hezkuntzan pasadan astean landutakoa eta astelehenean teknologia berrien aplikapen hezgarriarekin bukatu genuen. klase hau amaitzeko etxean artikulu bat irakurri behar izan dugu irakurritakoari buruzko laburpen bat egiteko.klase teorikoan berriz blogarekin jarraitu dugu, bertan bideo bat nola jartzen den ikasu dugu eta horretarako internetetik bideo bat aukeratu eta blogean ipini dugu.


ARIÑO, TERUELEKO herri bateko eskolan
Ariño, Terueleko herri batean, orain dela bost urtetik teknologia berriak nagusi dira lehen hezkuntzan irakasle zein ikasleentzat. Ikasle bakoitzak bere ordenagailua dauka irakaslearen jarraipneak eta ariketak jarraitzeko beraz ikasleek edozein momentutan izango dute eskuragarri gelan landutakoa.Honek, ikasleak autonomoak izatera bultzatzen ditu eta ondorioz, askatasun gehiago izatera. Gainera errealitatera murgiltzen dira gaur egun gure gizartean teknologia berrieta gero eta gehiago murgiltzen ari baikara. Baina honek ere eragozpenak izan ditzake ikasleek idazkera ez baitute lantzen.Honetaz aparte ere, irakaslearentzat lan asko suposatzen dena oso ondo pentsatuta eta prestatuta izan behar baitu, hau da, metodologia honekin lan egiteak, etengabeko lana suposatzen du. Beste alde batetik ere, ikasleentzat ikasteko orduan motibagarriagoa eta interaktiboagoa dela adierazten du.

Beraz, guk etorkizunean teknologia berriak menperatu beharko ditugu beraiek gu menperatzea nahi ez badugu.

lunes, 7 de abril de 2008

Egunkaria

Gaur gure blogean erlojua nola jartzen den ikasi dugu. Horretarako web helbide batetara sartu behar izan gara.