lunes, 19 de mayo de 2008

Egunkaria

Maiatzak 19:

Gaurko saioa bi orduko izan da eta 11:00 hasi dugu klasea. Bertan power pointean egindako unitate didaktikoen aurkezpenak egin ditugu. 3 taldek egin dugu aurkezpena eta 3rak desberdinak izanik haurrekin lantzeko gai oso interesgarriak direla iruditu zaizkit. Auzkezpenak egin ostean bakoitzak bere blogera power pointa igo du edonork ikus dezan.

Hezurrak

Hona hemen nire taldeak egindako power pointa ( Xandra, Edurne eta Nahia).

Zuen gustokoa izatea espero dut.

domingo, 18 de mayo de 2008

¿Las TIC están generando innovación pedagógica en las aulas?

Azken urteetan egindako azterketen arabera, Europako ikastegi askok errekurtso teknologiko ugari dituzte ( ordenagailuak, WIFI, arbel digitalak, ...). Hau da, teknologia gaur egun ez da arazoa ez baitute irakaskuntza oztopatzen. Baliabide teknologikoak eskoletara sartzea lortu bada, ez dute irakasleen praktika pedagogikoan eta metodologikoan eraginik izan.

Irakasleek normalean, IKTak erabilitako eta ikasleek erabilitako irakaskuntza ereduak expositiboak edota edota informazioa igortzeko izaten dira, irakas-metodo tradizionalaren gehogarri moduan. Hau da; Irakasleak IKTak beraien hezkuntza planifikatzeko erabiltzen dituzte eta ikasleek aurrerapen teknologikoa , erabiltzeko tresna moduan ikusi behar dute
Hori guztia lortzeko, irakasleen metodologiaren eta praktika pedagogikoan aldaketak ematea beharrezkoa litzateke. baina hori dela eta, IKT-en aplikazioak ez du esan nahi berrikuntzarik ekarri behar direnik.

lunes, 12 de mayo de 2008

Egunkaria

Maiatzak 12:
Gaurko klase teorikoan azterketari buruz hitzegin ostean teoriarekin jarraitu dugu, aurreko astelehenean emandako gaiaren jarraipenarekin hain zuzen ere eta gaurko klasearekin teoriari bukatutzat eman diogu, teoriako azken klasea izan baita.

Klase praktikoan berriz, datorren astean egin beharreko aurkezpenaren lana egiten edota bukatzen aritu gara, irakaslea taldez talde nola goazen eta zer nolako gaiak landu ditugun begiratuz.

lunes, 5 de mayo de 2008

Egunkaria

Maiatzak 5: gaur, saio teorikoan
http://ordenadoresenelaula.blogspot.com/2008/02/el-desarrollo-de-competencias.html helbideko "El desarrollo de competencias informacionales y digitalea en el alumnado como eje para el uso pedagógico de las TIC en las aulas"artikulua komentatu dugu eta ondoren, pasadan astean landutako teoriarekin jarraitu dugu.

Saio praktikoan berriz, aurreko astean egindako power point-ari soinua sartu diogu; alde batetik ordenagailuan bertan agertzen diren soinuak eta beste alde batetik berriz, mikrofonoarekin gure ahotsarekin grabatutakoak.

Egunkaria

Apirilak 28: Saio teorikoan bideo bat ikusi dugu http://www.youtube.com/watch?v=IJY-NIhdw_4 eta ondoren komentatu. Honekin amaitu eta gero teoriarekin jarraitu dugu arlo berri batekin;IKT irakaskuntzan integratzen arloarekin hain zuzen ere, eta bukatzeko artikulu bat irakurtzeko esan digu.

Klase praktikoan berriz, power point-aren erabilera azaldu digu, eta irakasleak eginda zeukan power point-ari jarraituz bakoitzak bereaegin du bertan borobilak hirukiak...sartuz, hau da, estekak eta animazioa nola sartu behar ditugun azaldu dizkigu.

jueves, 24 de abril de 2008

Blogak Irakaskuntzan

Blogak irakaskuntzan, baliabide didaktiko bezala erabiltzen dira.
irakaskuntzan garrantzia handia hartzen ari dira, ikaskuntza prozesuak diseinatzeko, IKT giroan lana egiten ikasteko, informazio iturri moduan eta jarduera gisa osatzeko erabiltzen dira.
hori dela eta, eskoletan ere blogak erabiltzen hasi dira.
Beraz, ikasleentzat komunikatzeko, elkarlanerako, gelako lanak egiteko, ideiak eta iritziak plazaratzeko eta elkartrukatzeko, eztabaidarako, sormenerako eta orokorrean ikasteko oso baliagarria den eremu bat da.
Azkenik aipatu blogaren bitartez, ikasle-irakasleen arteko harremana, ikaskuntza aktiboa, ikasteko gogoa jakinmina, motibagarritasuna...bultzatzen direla.

domingo, 20 de abril de 2008

Egunkaria

Astelehenean apirilak 14, teoriako klasean teknologia berriak hezkuntzan gaiarekin jarraitu eta bukatu dugu,bertan banatuta dauden bi gaiak landuz, alde batetik, teknologia berriek duten eragina hezkuntzan pasadan astean landutakoa eta astelehenean teknologia berrien aplikapen hezgarriarekin bukatu genuen. klase hau amaitzeko etxean artikulu bat irakurri behar izan dugu irakurritakoari buruzko laburpen bat egiteko.klase teorikoan berriz blogarekin jarraitu dugu, bertan bideo bat nola jartzen den ikasu dugu eta horretarako internetetik bideo bat aukeratu eta blogean ipini dugu.


ARIÑO, TERUELEKO herri bateko eskolan
Ariño, Terueleko herri batean, orain dela bost urtetik teknologia berriak nagusi dira lehen hezkuntzan irakasle zein ikasleentzat. Ikasle bakoitzak bere ordenagailua dauka irakaslearen jarraipneak eta ariketak jarraitzeko beraz ikasleek edozein momentutan izango dute eskuragarri gelan landutakoa.Honek, ikasleak autonomoak izatera bultzatzen ditu eta ondorioz, askatasun gehiago izatera. Gainera errealitatera murgiltzen dira gaur egun gure gizartean teknologia berrieta gero eta gehiago murgiltzen ari baikara. Baina honek ere eragozpenak izan ditzake ikasleek idazkera ez baitute lantzen.Honetaz aparte ere, irakaslearentzat lan asko suposatzen dena oso ondo pentsatuta eta prestatuta izan behar baitu, hau da, metodologia honekin lan egiteak, etengabeko lana suposatzen du. Beste alde batetik ere, ikasleentzat ikasteko orduan motibagarriagoa eta interaktiboagoa dela adierazten du.

Beraz, guk etorkizunean teknologia berriak menperatu beharko ditugu beraiek gu menperatzea nahi ez badugu.

lunes, 14 de abril de 2008

Bideoa

Gaur Apirilak 14 bideo bat sartuko dugu.



Gustoko izatea espero dut

lunes, 7 de abril de 2008

Egunkaria

Gaur gure blogean erlojua nola jartzen den ikasi dugu. Horretarako web helbide batetara sartu behar izan gara.