jueves, 24 de abril de 2008

Blogak Irakaskuntzan

Blogak irakaskuntzan, baliabide didaktiko bezala erabiltzen dira.
irakaskuntzan garrantzia handia hartzen ari dira, ikaskuntza prozesuak diseinatzeko, IKT giroan lana egiten ikasteko, informazio iturri moduan eta jarduera gisa osatzeko erabiltzen dira.
hori dela eta, eskoletan ere blogak erabiltzen hasi dira.
Beraz, ikasleentzat komunikatzeko, elkarlanerako, gelako lanak egiteko, ideiak eta iritziak plazaratzeko eta elkartrukatzeko, eztabaidarako, sormenerako eta orokorrean ikasteko oso baliagarria den eremu bat da.
Azkenik aipatu blogaren bitartez, ikasle-irakasleen arteko harremana, ikaskuntza aktiboa, ikasteko gogoa jakinmina, motibagarritasuna...bultzatzen direla.

domingo, 20 de abril de 2008

Egunkaria

Astelehenean apirilak 14, teoriako klasean teknologia berriak hezkuntzan gaiarekin jarraitu eta bukatu dugu,bertan banatuta dauden bi gaiak landuz, alde batetik, teknologia berriek duten eragina hezkuntzan pasadan astean landutakoa eta astelehenean teknologia berrien aplikapen hezgarriarekin bukatu genuen. klase hau amaitzeko etxean artikulu bat irakurri behar izan dugu irakurritakoari buruzko laburpen bat egiteko.klase teorikoan berriz blogarekin jarraitu dugu, bertan bideo bat nola jartzen den ikasu dugu eta horretarako internetetik bideo bat aukeratu eta blogean ipini dugu.


ARIÑO, TERUELEKO herri bateko eskolan
Ariño, Terueleko herri batean, orain dela bost urtetik teknologia berriak nagusi dira lehen hezkuntzan irakasle zein ikasleentzat. Ikasle bakoitzak bere ordenagailua dauka irakaslearen jarraipneak eta ariketak jarraitzeko beraz ikasleek edozein momentutan izango dute eskuragarri gelan landutakoa.Honek, ikasleak autonomoak izatera bultzatzen ditu eta ondorioz, askatasun gehiago izatera. Gainera errealitatera murgiltzen dira gaur egun gure gizartean teknologia berrieta gero eta gehiago murgiltzen ari baikara. Baina honek ere eragozpenak izan ditzake ikasleek idazkera ez baitute lantzen.Honetaz aparte ere, irakaslearentzat lan asko suposatzen dena oso ondo pentsatuta eta prestatuta izan behar baitu, hau da, metodologia honekin lan egiteak, etengabeko lana suposatzen du. Beste alde batetik ere, ikasleentzat ikasteko orduan motibagarriagoa eta interaktiboagoa dela adierazten du.

Beraz, guk etorkizunean teknologia berriak menperatu beharko ditugu beraiek gu menperatzea nahi ez badugu.

lunes, 14 de abril de 2008

Bideoa

Gaur Apirilak 14 bideo bat sartuko dugu.



Gustoko izatea espero dut

lunes, 7 de abril de 2008

Egunkaria

Gaur gure blogean erlojua nola jartzen den ikasi dugu. Horretarako web helbide batetara sartu behar izan gara.